XL Ipar Eskiko Eskola Kanpaina 2024

2021 URTEKO ESKI KANPAINARAKO AURREINSKRIPZIOA ZABALIK


Ipar Eskiko Eskola Kanpainako antolakuntzak Nafarroako ikastetxeei Kanpainako 37. edizioko informazioa bidali die, 2.000 partehartzaile hartuko dituen programa honetan, iaz baino 4.000 gutxiago, urtarrilaren 11-tik apirilaren 30 arte. Aurreinskripzioa abenduaren 2-a baino lehen egin beharko da.

Aurtengo edizioa epidemia egoerari moldatua egonen da, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren oniritziarekin. 2021 urteko Kanpainan arreta berezia eskeiniko zaio pertsonen osasun segurtasunari. Horretarako Erronkari zein Zaraitzu ibarretako oinarrizko osasun eremuetako lehen mailako arreta zentroekin elkarlanean arituko dira eta segurtasunaren, osasunaren, kirolaren eta proiektu honetan eskaintzen diren jarduera hezigarrien arteko oreka bilatuko da. 

Partehartzaile izanen diren ikasle eta irakasleak hartuko dira kontuan, baita Kanpainako langileak ere. Bereziki espazioen eta pertsonen mugimenduen antolaketari garrantzia berezia emanen zaio, baita osasun agintariek zerrendatutako neurri higienikoak betetzeari.

Lan oinarri bezala 2020-2021 Ikasturteko Kontingentzia Plana hartu da. Ikastetxe bereko zein ikastetxe desberdienetako talde desberdinen arteko harremanak sahiestuko dira, eta neurri esanguratsuena partehartzaileen murrizpena da, 6.000 tik 1.980 ra.  

Gainera, ostatuetako egonaldia, garraioa, eski jarduera, arratsaldeko jarduerak, eskiaren ordezko jarduerak, aisialdia, etab. momentuko egoerara moldatuko dira. 



Antolatzaileak

Laguntzaileak

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.