XL Ipar Eskiko Eskola Kanpaina 2024

BERDINTASUNA Ipar Eskiko Eskola Kanpainan


Kanpainako bederatzigarren aste honetan BERDINTASUNA modu desberdinetan lantzen saiatu gara. Alde batetik, ikaslegoak gai horren inguruko marrazki lehiaketa batean parte hartzeko aukera izan du, eta marrazki irabazlea, Kanpainako egunerokotasunean landu nahi dugun hainbat balore jasotzen dituen hormidurdi handi batean jarriko dugu. Gainerantzeko marrazkiekin, hormirudi desberdinak eginen dira eta eski-biltegiko paretetan jarriko ditugu, igandero-igandero Kanpainako partehartzaile guztiak hortik igarotzen baitira eski-materiala jasotzera.

Astean zehar irakaslegoak bidali dizkigun argazkiei esker, bai mutilak eta bai neskak egindako jarduera desberdinak jasotzen dituen power-point bat egin dugu, eta atzo, xeiaren bukaeran, asteko argazkiak ikusi ondoren, guztiekin elkarbanatzeko aukera izan genuen. Amaieran, Berako Labiaga Ikastolako ikasleek bertso eder batzuk abestu zituzten, martxoaren 8aren inguruan ikastolak, familiak eta ikaslegoak egindako lan eta hausnarketaren ondorio. Eskerrik anitxGracias a las fotos que nos ha ido mandando el profesorado durante toda la semana, hemos elaborado una presentación que recogía diferentes mo bihotzez!!!

NESKAK ETA MUTILAK

BERDINAK ETXEAN

HEZIKETAN PAUSOAK

BERDINTASUNEAN

EMAKUME ASKEAK

ORAINGO MENDEAN

HAU LORTUKO DUGU BAI

GUK BORROKATZEAN (2).

MARTXOAK ZORTZI GREBAN

ENTZUN GURE GRINA

ESKUBIDEA IZAN

DENENTZAT BERDINA

HAU DENA ALDATZEKO

DENOK BATEGINA

BORROKA EGINEN DUGU

SORTUZ ERAGINA (2).

Eta gaur, martxoaren 8a, besoko moreak eta GIZARTE MAILAN BERDINAK, GIZALEGEZ DESBERDINAK ETA GUZTIZ ASKEAK leloa jasotzen zuten eranskailuak banatu ditugu, eta nahi izan duen orok, El Ferial-eko eraikinaren aurrean atera dugun argazkian ateratzeko aukera izan du. Gainera, eski begirale bakoitzak BERDINTASUNAren gaia landu du bere taldearekin.

   



Antolatzaileak

Laguntzaileak

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.