XL Ipar Eskiko Eskola Kanpaina 2024

ELUR UGARI KANPAINAKO AZKEN ASTEAN


Azken aste honetan, Izaba, Urzainki eta Garde herriek kanpainako azken partehartzaileak hartu dituzte: Iruñeako Amaiur Ikastola, Zizur Nagusiko Camino de Santiago, Burlatako Amor de Diós-Regina Pacis, Antsoaingo Ezkaba, San Adrián-go Alfonso X El Sabio, Sarriguren-go Las Hayas eta Carcar-eko Virgen de Gracia. Guztiek egun nahikoa eguzkitsuak eta tenperatura onak gozatu dituzte, ostegunean izan ezik, lainoak eski-jarduera guztian zehar lagundu bait zuen.

Astea normaltasunez igaro zen eta, beste behin, ikasleak gure ibarrera zenbateko ilusio eta gogoz iristen diren ikusi genuen, autobusetik jeistean adierazten duten urduritasuna eta azken aste honetan parte hartu izanagatik itxaronaldia zein luzea egin zaien. Behin ostatu hartuta eta eski materiala jasota, hartuko dituen herria ezagutzera ausartzen dira baita, gainerantzeko ikastetxeetako ikasleekin harremantzen ere.

Ostegunean Gazteria eta Kirol saileko zuzendari den Rubén Goñi bixitan izan genuen, gurekin kanpainako balantzea egiteko eta azken aste honetako partehartzaileekin eski jarduera elkarbanatzeko.



Antolatzaileak

Laguntzaileak

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.