XL Ipar Eskiko Eskola Kanpaina 2024

Elurra eta izarrak zortzigarren txandan


Kanpainako zortzigarren aste honetan Erronkaribarrera ondoko ikastetxeak hurbildu zaizkigu: Iruñeako San Ignacio, Mendigoiti, Esclavas del Sagrado Corazón, Nuestra Señora del Huerto eta Anasaps, Berriozar-eko Mendialdea II eta Lizarrako Remontival.

Aste bikaina, eguraldi ezin hobea lagun eta elur ugari El Ferial-eko pistetan ipar-eskia ikasteko. Iluntzeetan hainbat ikastetxeko ikasle zein irakasleek neguko izar eta konstelazioak behatzeko aukera izan dute. Aurtengo kanpainan garrantzia berezia eman nahi diogu gure gaueko zeruaren ezagutzari, argi-kutsadurarik gabeko gure zeruak neguko izar eta konstelazioak ikusteko aukera paregabea eskaintzen digulako. Hainbat jarduera burutzen ditugu gai honi lotuta, eta esker bereziak eman nahi dizkiogu Iruñeako Planetarioko Fernando Jauregi-ri, jarduera hauen diseinuan eskeinitako laguntzagatik.

Aste honetako ikastetxeetako partehartzaileei, BEGIRUNEA balorearen inguruko marrazki bat eskatu diegu. Partehartzea guztiz askea izan da eta ostegunean hainbat marrazki jaso ditugu. Hauekin bi hormirudi polit egin ditugu, eta marrazki horietako bat, Nuestra Señora del Huerto ikastetxeko ikasle batek marraztu eta margotua, bereziki hautatu dugu, bizitzarekin eta kirolarekin lotuta dauden hainbat balore jasotzen dituen hormirudi bat osatzeko.

 



Antolatzaileak

Laguntzaileak

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.