XL Ipar Eskiko Eskola Kanpaina 2024

HASIERA EZIN HOBEA 5. ASTEARI.


Goizeko 9 etan Abodi-Iratiko eski pistetara igotzen ziren Tafallako Marques de la defensa-ko eta Kaskante-ko ikastetxe publikoko ikasleak, elur bota berriarekin disfrutatzera. Ordu bat beranduago, Barasoaingo Marti Azpilikueta-ko eta Iruñako San Francisko –ko ikasleak igo ziren. Guztiak beraien irakasle konprometituen laguntzarekin.

Ikasi, jolastu eta gozatu, hori da “aste zuriaren” baitako esperientziaren eta kanpaina honetako  helburu nagusiena, eta gainera horrelako egunekin eskiatzen badugu, ezin da gehiago eskatu.

Aurreko astean ere elur kantitate haundiaz gozatzeko aukera izan zuten Iruñako Errotxapea, Hegoalde ikastola eta Berriozar-ko Mendialde I- eko ikasleek.

Elurra eta Ipar eskiaz gain, partaide guztiek, arratsaldeetan, antolatutako ekintza desberdinetaz gozatzen dute.
Astearteetan adibidez, Herri kirolak izaten ditugu, bertan talde lana lantzen dugu eta bide batez, garai batean herrietan zeuden eta  gaur egun jolas bihurturik ditugun ofizio desberdinak gogorarazten ditugu. Arratsaldea antzerkiko ekintzarekin osatzen dugu,bertan dramatizazioa eta eskape-rom-a nahasten ditugularik. “La Vane” da Laura Villanuevak saioari jarri dion izena, espresuki ikasle hauei prestaturiko saioa, non, gure arbasoei, kondairei eta ohiturei buruz erreflexionatzen duen.

Tartetxo librean, txutxeen dendaren bila Otsagabiako herri politean zehar ibili eta gero (hori ere egin behar da horrelako aste batean), partaide guztiak beraien “etxeetara” joango dira, atseden hartu eta hurrengo egunerako indarrak hartzera.

Oraingo honetan arratsaldeetako begirale eta profesionalen lana eta pazientzia eskertu nahi ditugu, kanpaina honetako partaide bakoitzari modu berezian gozarazteagaitik.

Ainara, Estitxu, Lauri, Anitze, Jon, Julen eta Andoni. Mila esker zuen lana horrelako ilusioz egiteagaitik.



Antolatzaileak

Laguntzaileak

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.