XL Ipar Eskiko Eskola Kanpaina 2024

Ihauteri astea eta eski kanpaina


Bederatzigarren txanda honetan gurekin ditugu Izaban: Bera-ko Labiaga Ikastola eta Jesusen Bihotza, Azagra-ko Francisco Arbeloa, Andosilla-ko Vírgen de la Cerca, Tuterako La Atalaya, Ribaforada-ko San Bartolomé, Cintruenigo-ko Otero de Navascués, Iruñeako Hijas de Jesús eta Olite-ko Príncipe de Viana.

Astelehen eta asteartean El Ferial-eko eski pistetara igo ginen eskiatzera, baina gaur, asteazkena, pistetan zebilen haize gogorra zela eta, Izaban geratzea erabaki dugu eta, ibilaldi bat proposatu dugu erromatar zubiak, Ibon-eko kobazuloa eta Belabarze-ko urjauzia ikusteko. Lehen txandako partehartzaileek ibilbidea osatzea lortu dute, baina, bigarren txandakoak Izabara uste baino lehen itzuli behar izan dira euri arriskuagatik. Hori dela eta, goiza osatzeko, talde batek Oroimenaren Etxea ikusi du, eta beste talde batek, berdinasunaren inguruko jarduera bat egin du Izabako zineman.

Bihar eta etzi, pistetan elur apur bat botako duela iragarrita dagoen arren, El Ferial-eko pistetara igo ahal izatea espero dugu, hartara, ipar eskiaz gozatu ahal izateko.

Aste honetako ikastetxeetako partehartzaileei, BERDINTASUNA balorearen inguruko marrazki bat eskatu diegu. Partehartzea guztiz askea izan da eta ostegunean hainbat marrazki jaso ditugu. Hauekin hiru hormirudi polit egin ditugu, eta marrazki horietako bat bereziki hautatu dugu, bizitzarekin eta kirolarekin lotuta dauden hainbat balore jasotzen dituen hormirudi bat osatzeko.



Antolatzaileak

Laguntzaileak

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.