XL Ipar Eskiko Eskola Kanpaina 2024

Izaban Kanpainako hamargarren txandara iritsi gara


Hamargarren txanda honetan parte hartu duten ikastetxeak honako hauek izan dira: Tuterako Benjamín de Tudela, Lizarrako Oncineda, Iruñeako Sagrado Corazón, Urroz-Villa, Leitzako Erleta, Urdazubi-Zugarramurdi, Irurita, Arraioz, Gartzain, Amaiur, Erratzu, Arizkun, Ziga, Oronoz eta Almandoz. Nafarroako zonalde desberdinetako ikastetxeak eta adin desberdinetako partehartzaileak, aniztasuna nagusi izan dugu eta elkarbizitza oso ona izan dela azpimarratu nahiko genuke.

Egunero eskiatu ahal izan dugu El Ferial-eko pistetan, egun batzuetan eguraldi kaskarra izan dugun arren, eski jarduera mantendu ahal izan dugu. Arratsaldeko jarduerak ere normaltasunez burutu ditugu. Osteguneko xeian, asteko argazkiak ikusi ondoren, Iruritako eskolarekin etorri den Eneko Fernandez bertsolari lesakarrak bertso eder hau abestu zigun, ... eskerrik anitx!!

NEGUA HELTZERAKOAN                    

JOANDAKOAN ORBELA,                    

PIRINIOA BILAKATZEN                       

DUGU GURE IKASGELA.               

ELURRAREN HOTZAK DAKAR          

MONITOREEN EPELA                        

NESKA TA MUTILAK POZTUZ,          

ERLETAKOAK BEZALA                    

SAGRADO CORAZON, URROZ         

TA BENJAMIN DE TUDELA                

ZUGARRAMURDI-URDAZUBI            

BAZTANGO ESKOLAK BERTZELA,  

ERRONKARIK TA BELAGUAK         

BERRIZ BATU GAITZATELA (bis).    

Aste honetako ikastetxeetako partehartzaileei, GIZARTERATZEA balorearen inguruko marrazki bat eskatu diegu. Partehartzea guztiz askea izan da eta ostegunean hainbat marrazki jaso ditugu. Hauekin hormirudi polit bat egin dugu, eta marrazki horietako bat bereziki hautatu dugu, bizitzarekin eta kirolarekin lotuta dauden hainbat balore jasotzen dituen hormirudi bat osatzeko.

 



Antolatzaileak

Laguntzaileak

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.