XL Ipar Eskiko Eskola Kanpaina 2024

Kanpaina agurtuko dugu Pirinioa txuritzen duen elur ugarirekin


Iruñeako Mendillorri, Tuterako La Anunciata, Barañain-go Santa Luisa de Marillac, Antsoaingo Ezkaba de Ansoain, Mendavia-ko Joaquín Romera eta Sarrigurengo Las Hayas izan ditugu gurekin Kanpainako azken txanda honetan, eta egun oskarbi gutxi izan dugun arren, egunero eskiatu ahal izan dute El Ferial-eko pistetan elur kalitate zoragarri batekin. 

Astea normaltasunez igaro da, eta orokorrean partehartzaile guztiek esperientziaz gozatu dute. Etxera hagitz nekatuta iritsiko dira, baina ziur esperientzia eta oroitzapen on pila eramanen dituztela gogoan, eta hauek haien oroitzapenetan luze irautea espero dugu.

Atzo, osteguna, Nafarroako Kirol eta Gazteria Saileko Zuzendari den Rubén Goñi, eta Zuzendariorde den Primi Sanchez gurera hurbildu ziren XXXV. Kanpaina agurtzera , eta astero gure pista inguruko naturgunea gozatzeko helburuz irakasleekin egiten dugun zata-ibilaldira animatu ziren. Amaieran, Ipar Eskiko Eskola Kanpainak Pirinioaren ekonomi-garapenean duen garrantzia azpimarratu zuten, baita, natur ingurunean egiten den kirolaren eta, elkarbizitza eta laguntasunarekin lotuta dauden baloreen sustapenean.



Antolatzaileak

Laguntzaileak

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.