XL Ipar Eskiko Eskola Kanpaina 2024

Kanpaina erdira iritsi gara eta elur ugari eta egun eguzkitsuak izan ditugu lagun


Zazpigarren txanda honetan udaberriko tenperaturak izan ditugu oraindik otsaila bukaeran egon arren. Aste honetan hamabost eskola izan ditugu gure ibaxan: Iruñeako Santa Teresa, Gares, Cortes-eko Cerro de la Cruz eta Bardenas Reales, Jauntsarats-eko Oihanzabal, Larraintzar-go Irurita Gotzaina eta Lizarraldeako hainbat eskola: Abarzuza, Allo, Antzin, Arroniz, Deikaztelu, Oteiza, Bilatorta, Los Arcos eta Zudaire.

Aste polita eta lasaia izan da eta, bereziki eskola partaideak zoriondu nahi ditugu izan duten puntualtasunagatik, horrek ia aste osoan zehar ordutegiak errespetatzea baimendu baitu. Egun ederrak izan dira gaueko zeruaz gozatzeko, aste honetan izan ditugun zeru oskarbiek, eta gure ibarrean ematen diren iluntasun baldintza onek, neguko konstelazioak eta ilargi erraldoia primeran ikusteko aukera eskeini baitigute.

Nafar Gobernuko Ingurugiro Sailari esker bereziak eman nahi dizkiogu, Erronkari zein Otsagabiako Natur Interpretazio Zentroetan burutzen diren argi-kutsadurari eta gaueko zeruaren ezagutzari buruzko jarduerak posible egiten dituelako, baita, astero-astero kanpainako partehartzaile guztiek erabiltzen dituzten eta opari moduan etxera eramaten dituzten bokateroen erosketa diruz laguntzen duelako. Bokata bat biltzeko 20 cm aluminio edo film papera behar da. Kanpaina osoko paper hori guztia luzatuko bagenu, 6 km -tako ibilbidea egin ahalko genuke eski-pistetan. Bokatero hauen erabilerari esker, aluminio eta film paper aurrezpena oso garrantzitsua da, eta ingurugiroaren aldeko neurri paregabea dela iruditzen zaigu. Egunerokotasunean erabiltzen jarraitzea espero dugu.



Antolatzaileak

Laguntzaileak

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.