XL Ipar Eskiko Eskola Kanpaina 2024

Kanpainako hirugarren aste honetan elurra iritsi da Piriniora


Aste honetan Izaba, Urzainki eta Garden ostatu hartu dute ikastetxe hauetako partehartzaileek:  Iruñeako Santa Catalina eta Santísimo Sacramento, Fontellas-eko Argia Ikastola, Zizur Nagusiko Erreniega, Mendillorriko El Lago, Zangozako Ikastola, Iruñeako Azpilagaña, Monteagudoko Honorio Galilea, Beriain eta Corellako Ciudad de Corella.

Eguraldia nahiko traketsa izan da eta ondorioz aste konplikatua izan dugu. Astelehen eta asteartean El Ferial-en eskiatu genuen, asteazken eta ostegunean Bagomaltan eskiatu genuen, eta ostiralean, astea Izaba eta Burgin ordezko jarduerak egiten agurtu genuen. Lehen txandako partehartzaileak Izaban geratu ziren, hiru taldetan banatu, eta hiru jarduera desberdin egiteko txandakatu ziren: frontoian patinaje saioa, zineman berdinatasunaren inguruko jarduera, eta Erronkariko gazta nola egiten den ikasteko jarduera Oroimenaren Etxean. Bigarren txandako partehartzaileak, aldiz, Burgira jeitsi ziren eta bertan hiru jarduera hauek burutu zituzten: Ogibideen ibilbidetik paseoa, Almadiaren Museora bixita, eta ginkana Burgiko frontoian.

Aste honetan bereziki partehartzaile guztien, eski begiraleen, ostatuetako arduradun eta langileen, autobus gidarien, pistetako arduradun eta langileen pazientzia eskertu nahi dugu, egun bakoitzean baldintzetara moldatu direlako eta eguraldi txarrari aurpegi ona jartzen jakin dutelako.



Antolatzaileak

Laguntzaileak

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.