Astelehenean egun lainotsua izan genuen arren, gainerako egunetan eguzkia izan dugu lagun eta egun zoragarriak izan dituzte El Ferial-eko eski pistetan.
Arratsaldeko jarduerak normaltasunez garatu dira eta atzo, osteguna, Erronkariko xeian, kanpainako partehartzaile guztiek elkarbizitzeko eta ongi pasatzeko aukera izan zuten, lagun zahar eta berriekin, musika eta jolasaren erritmoan.
Gaur, astean zehar eski pistetan ikasitako guztia praktikan jarriko dute; Heriotzaren Malda eta Herensugearen Isatsa jeitsiko dituzte, igoeretan larri ibiliko dira eta jeitsierak gozatuko dituzte, eta ipar eskian aritzeaz gain, Pirinioko eta Larrako Natur Erreserbako edertasuna behatu ahal izango dute.