XXXV
Eskola Kanpaina

Iharduera fisiko biziko aste honetan, haur eta gazteek ohikoa baino elikadura behar handiagoak dituzte, bai energía aldetik, bai mikroelikagai aldetik. Kaloria-ekarpena 2300-2500 kcal artekoa izanen da nesken kasuan eta 2500-3000 kcal artekoa mutilen kasuan.

Behar hauek betetzeko elikagaietan eta energian aberatsak diren, baina azukre bakunetan eta kalitate txarreko gantzetan txiroak diren elikagaiak erabili behar dira.

Gida honi esker, aste honetako elikadura arloa hobezina izanen da eta haur eta gazteek energiaz eta bizitasunez betetako aste dibertigarri batez gozatu ahal izanen dute.

Elikadura behar bereziak dituzten haur eta gazteei menua moldatuko zaie haien beharrak kontuan hartuz.

Menua (PDF)

 




Gosaria

Gosariak elikagaiez eta energiaz beteta egon behar du. Hurrengo orduetako ahalegin fisikoa handia izanen da, beraz, haur eta gazteak sasoi onean egonen direla ziurtatzeko ondoko gosaria emanen diegu:

  1. Fruta
  2. Esnekia (esnea edo jogurt naturala)
    • Cola-cao edo zaporezko jogurt-ek daramatzaten azukre erantsiak soilik elikagaia modu naturalean onartzen ez den kasuetan.
  3. Zereala
    • Ogia ondokoekin: urdaiazpiko egosia, urdaiazpiko ondua, indioilarra, marmelada, eztia, tomatea, olioa, …edo
    • Gailetak, etxean egindako bizkotxoa edo azukre erantsirik gabeko gosari-zerealak (corn-flakes modukoak)
    • Hobe elikagaiak bihi osokoak badira, hauek produktuak ematen duen energía egunean zehar banatuagoa egotea baimentzen baitute.

Hamaiketakoa

Goiz erdian berriz ere energía kargatu behar dute. Iharduera biziko ordu batzuen ondoren, glukogeno (energía) erreserbak bukatzen joan dira eta berritzen ez badira, energía hori lortzeko muskuluak erabiliko dituzte.

Hamaiketakoa osatua egonen da:

  1. Fruta naturala
  2. Bokata : 75 gramo ogi
ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA
Urdaiazpiko egosia edo indioilarra Arrautzopila Gazta Hestebetea Urdaiazpiko egosia tomate naturalarekin

 

Fruta garaikoa izanen da eta astean zehar aldatzen joanen da. Haur eta gazteen nahiak errespetatuko dira. Oso garrantzitsua da hamaiketakoa jatea.

Elurretan zaila da egarria sentitzea, hori dela eta hidratazioa ez da gehiegi zaintzen. Garrantzitsua da haur eta gazte bakoitzak bere urez betetako kantinplora eramatea. Eski egun batean adin honetako haur eta gazteen likido eskakizuna bi litro ur ingurukoa da.

Bazkaria

  IGANDEA ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA
Lehen platera   Makarroiak tomatearekin Dilistak barazkiekin Lekak patatekin Babarrun txuriak barazkiekin Arroza tomatearekin
Bigarren platera   Oilasko bularkia piperrekin Hegalaburra tomate saltsan Txahal hanburgesa edo almondrongiloak Indioilar erregosia Oilasko errea
Postrea   Fruta Fruta Esnekia Fruta Esnekia

 

 

Afaria

  IGANDEA ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA
Lehen platera Barazki purea Entsalada mistoa edo Eltzeko zopa Eltzeko zopa Entsalada mistoa edo Eltzeko zopa Entsalada mistoa  
Bigarren platera Arrain txuria Arrautzopila edo arrautz frijitua Solomoa plantxan eta entsalada Arrautzopila edo arrautz frijitua Pizza  
Postrea Esnekia Esnekia Esnekia Fruta Esnekia  

 

Zereal (pasta, arroza eta ogia) aproposenak bihi osokoak dira.

Pureek patata eramanen dute eta entsaladek patata edo artoa.

Esneki aproposenak naturalak dira, azukre erantsirik gabekoak.

Frijituak saihestuko dira, baita aurresukaldatutako elikagaiak ere.

Otorduetako edaria ura izanen da.

Olioa, bai sukaldatzekoa, bai gordinetan ontzekoa, oliba olioa izanen da.

Garrantzitsua da haur eta gazteen gosea errespetatzea eta errazioen tamaina kasu bakoitzera moldatzea.

Arrain txuria izanen da: legatza, merlenka, bakailaoa, lengoradua, halibuta, perka edo amuarraina.

Antolatzaileak

Laguntzaileak