XXXV
Eskola Kanpaina

Hezkuntza proiektu honek, Nafarroako Kutxa Fundazioa eta “la Caixa” Gizarte Ekintzak dituen helburu berak ditu. Hala nola, gazteengan kirola sustatu, ikasleen arteko elkarbizitza eta kohesio soziala bultzatu, ingurumenaren zaintzaren inguruko sentsibilizazioa edo zonaldearen dinamizazio ekonomikoa, sortzen diren gazte eta emakumeentzako lanpostuen bitartez. Bai giza-garapena, bai baloreetan oinarritutako hezkuntza, zaindu nahi ditugu.

Emandako laguntza, proiektu honen eta bi erakunde hauek dituzten helburuak bat datozelako banatzen da. Besteak beste, hezkuntza arloa lantzen du, gizartearen hobekuntza eta zonaldearen garapen ekonomikoa bultzatzen du.

Guzti horri gehitu behar zaio, gazteek lortzen duten hezkuntza pertsonala, bertako jatorria duten pertsonekin elkarbizitzen eta naturarekiko errespetua ikasiz. Bi helburu hauek Ipar Eskiko programa honekin lortzen dituzte.

Ipar eskia

Gazteengan kirola sustatzen dugu

Elkarbizitza eta Hezkuntza

Jatorri desberdineko ikastetxeen arteko elkarbizitza sustatzen dugu, banakako zein taldeko dibertsitatea onartuz.

Ingurugiroaren Zaintza

Ingurumenari errespetua natur inguru zoragarrian.

Helburu Orokorrak

  • Egunerokotasunetik atera eta desberdina den natur inguru batean hezkuntzarako gune bat aurkitu.
  • Erantzukizuna sustatu eta norbanakoaren garapenean bere garrantzia azpimarratu.
  • Norbanakoaren ekimena garatu eta partehartzaileen autoestimua indartu.
  • Autonomia garatu, haien bizi-proiektuak aurrera eramatea lagunduko dien hazkuntza-prozesu naturala dela kontuan hartuz
  • Jatorri desberdineko ikastetxeen arteko elkarbizitza sustatu, banakako zein taldeko dibertsitatea onartuz
  • Pertsonen bizitzan aisialdiak duen garrantzia aurkitu, baita, denbora hau, haien etxeetan, ikastetxeetan, … jasotzen duten hezkuntza jator eta integrala lortzeko erabil daitekeela ere; horrela dibertimendu eta hezkuntzaren arteko oreka lortuz.
  • Aisialdiko hezkuntzaren bidez, norbanako, taldeko eta gizarteko balore batzuk irakatsi, persona arduratsu eta solidarioak garatzen laguntzeko.

Berariazko Helburuak

  • Ipar Eskia, norbanako hazkuntza hobetzen duten jarrera eta trebetasun desberdinak garatzen dituen kirola bezala, sustatu eta bultzatu.
  • Iharduera fisikoa eta kirola aisialdia gozatzeko baliabide bezala sentitu, gure osasunean dituen onurak ulertu eta lehiaketa modu osasuntsuan ulertu eta bizi
  • Naturarekiko errespetua eta ingurugiroaren zaintza sustatu. Naturaz gozatu eta gure bizitzan duen garrantzia ikasi, naturan ikasteak dituen abantailak biziz. Natura zainduz gure burua ere zaintzen dugula ikasi.
  • Aisialdiaren erabileran ohitura osasuntsuak sustatu, gure aisialdiaren jabe garela ulertu eta ongi kudeatuz gero, une bakoitza probestu eta kontzienteki nahi dugunerako erabil dezakegula ikusi.
  • Elikadura osasuntsu baten garrantzia eta egokitasuna ikasi eta ulertu, eta gure osasunerako osasungarriak diren ohiturak balioan jarri
  • Beste pertsonak ezagutzera gonbidatu, desberdinak izan arren, diren bezala onartu eta aurreiritzi gabe aintzat hartu. Genero berdintasuna errespetatu. Neska eta mutilen arteko harremanak sustatu.
  • Gureak ez diren eraikuntza eta material batzuk erabili eta zaindu. Ostatuetan zein jardueretan ordutegiak zaindu.
  • Arauak errespetatu, baina modu kritikoan, haien inguruan eztabaidatu eta elkarbizitzan laguntzen duten eta elkar errespetua sustatzen duten jarraibide multzoa direla ulertu.
  • Minusbaliaren bat izan dezaketen pertsonekiko ulermen, sartze eta laguntza ohiturak esnatu eta sustatu.
  • Birziklapenaren oinarrizko abantailak ikasi eta lau arau garrantzitsu landu : Berriz pentsatu, Murriztu, Berrerabili eta Birziklatu
  • Ura bizitzarako oinarrizko elementua dela, guztiek eskura ez dutela, eta bere kontsumoa guztiok zaindu behar dugula ikasi. Uraren gehiegizko emaria sahiesten ikasi eta praktikan jarri.

Antolatzaileak

Laguntzaileak