XXXV
Eskola Kanpaina

Ipar Eskiko Eskola Kanpaina Erronkari eta Zaraitzuko Ibarretan eginen da.

Partehartzaileak eta iraupena

Lehen Hezkuntzako 6. maila
Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailak
Minusbaliatu fisiko, psikiko eta sentsorialak

Iraupena: 5 egun
(Igande gauetik ostiral arratsalde arte).

Oharra: Ikastetxe bakoitzak asteko 150 leku izanen du gehienez.
Antolatzaileek jarrera desegokia duten parte-hartzaileak kanporatu ahalko dituzte, Ipar Eskiko Eskola Kanpainako Bizikidetza Araudian jasotzen den legez.

Joan-Etorriak

Parte-hartzaileak Izaba eta Otsagabiara eramatearen ardura parte hartzen duen Ikastetxearena da. Beraz, Ikastetxe bakoitzak kontratatu beharko du bertara hurbiltzeko autobus zerbitzua.

Parte-hartzaileak Izabara edo Otsagabiara igande arratsaldeko 17,30ak aldera iritsi beharko dira. Ostatua beste herriren batean izanez gero, lehenik eta behin eski-materiala Izaban edo Otsagabian hartuko dute eta ondoren, haien autobusak dagokien herrira eramanen ditu.

Etxerako itzulera, ostiraleko bazkari ostean izango da.

Egunero herritik eskiatzeko pistetara joatearen ardura antolatzaileena da.

Osasun laguntza

Osasun laguntza parte-hartzaile bakoitzaren aseguruari edo eskola-aseguruari dagokiona izango da, beraz, bakoitzak bere osasun kartilaren kopia ekarri behar du.

Halaber, NICDO, S.L.-k eta Otsagabiko Udalek istripu asegururako eta erantzukizun zibilerako poliza bat dute, hala nola lesionatuak eramateko sistema koordinatua.

Kuotak

SARTZAN DIREN KONTZEPTUAK
  • Eski alokairua
  • Eski eskolak
  • Ostatua eta mantenua
  • Pistetara eta arratsaldeko jardueretara garraiatzea
  • Antolamendua
  • Pistetara sarrera
  • Arratsaldeko Jarduerak
  • Anbulantzia
Norberaren kuota
150€

Irakasleek ez dute kuota ordaindu behar.

Partehartzaile-kuotan beherapena ezarriko da agiri bidez familia ugari baten partaide dela egiaztatzen duenari:

  • %10 maila orokorreko familia ugarien kasuan
  • %20 maila bereziko familia ugarien kasuan

Kaltetutako egoera gizaekonomikoan dagoen ikaslegoarentzat 100 plaza eskainiko dira. Horretarako, kaltetutako egoera ekonomikoan dagoen ikaslegoa eskolatua duten ikastetxeek, eskaera-agiria – atxikitutako eredua jarraituz- mail bidez bidali beharko dute info@esquiescolar.com helbidera (urriaren 19a baino lehen) , ondokoa kontuan hartuz:

ü Eskaera-agiria Ikastetxeko Zuzendariak sinatu beharko du. Berak, Zuzendaritza-taldearen laguntzaz, bai, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetatik bildutako, bai, ikastetxeak jasotako eta, kasu honetan, EDUCA kudeaketa-sisteman, “kaltetutako egoera giza-ekonomikoa duen eta/edo giza-laguntzen menpekoa den familia bateko partaide” atalean isladatuta, Ipar Eskiko Eskola Kanpainan parte hartu nahi duen eta kaltetutako egoera giza-ekonomikoan dagoen ikaslegoarekin zerrenda bat osatuko du (jasotako datuetan, izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko araudia jarraituko da). Ipar Eskiko Eskola Kanpainan parte hartu nahi duen kaltetutako egoera giza-ekonomikoan dagoen ikaslegoaren zehaztea Ikastetxeko Zuzendaritzaren ardura izanen da.

ü Ikasle bakoitzari zenbaki bat egokituko zaio eta ikastetxeari posta elektroniko bat zuzenduko zaio zenbaki hauek jakinarazteko.

ü Urriaren 22an 100 plaza horiek esleitzeko zozketa eginen da. Hein berean, itxaron-zerrenda osatzeko, beste 100 zenbakiren zerrenda zozketatuko da, plaza horietako baten esleipenduna izan den ikasleren batek baja ematen duen kasuetarako.

ü Ikastetxe bakoitzari zozketaren akta posta elektronikoz bidaliko zaio.

Antolatzaileak

Laguntzaileak