XXXV
Eskola Kanpaina

Aurreinskripzioa

Lekua Datak Ordutegia Telefonoa E-mail-a
Izaba Irailaren 3tik urriaren 19ra bitarte 9etatik 13etara 697596253 info@esquiescolar.com

BETEBEHARRAK:

  • Eskaera e-mailez bidaltzea: info@esquiescolar.com edo internet bidez www.esquiescolar.com web-orrian. Txanda guztiak bete behar dira derrigorrez, eta txanda batzuetan parte hartu ezina azaldu. IKASTETXEEK AURREINSKRIPZIOA EGITERAKOAN HIZKUNTZA AUKERATU BEHARKO DUTE (EUSKERA EDO GAZTELANIA).
  • Ikasle bakoitzeko 20,00 € ordaindu izanaren egiaztagiria e-mail bidez info@esquiescolar.com helbidera bidaltzea. Minusbaliotasun psikiko, fisiko edo sentsorialen bat duen ikaslegoak parte hartuz gero, posta elektroniko honetan jakinaraziko da antolaketa on bat aurreikusi ahal izateko (ostatua, garraioa, eski eskolak, …). Ikastetxeak faktura behar izanez gero, posta elektroniko hoentan jakinaraziko da, baita egin ahal izateko beharrezkoak diren datuak (IZENA, I.F.K, HELBIDEA, FAKTURA DATA) eta xehetasunak ere (ordainketa guztiak bateratzen dituen faktura bakarra, ordainketa bakoitzari dagozkion fakturak, …).
  • Ikastetxe bat baino gehiagok eskaera batera egitekotan, ikastetxeen izen guztiak agertu beharko dira, ikastetxe bakoitzari dagokion ikasle eta irakasle kopurua, adina eta hizkuntza zehaztuz.
  • Aurreinskripzio kuoten ordainketa Navarra de Infraestructuras de Cultura, Deporte y Ocio, S.L. (B-31931959) titularra den ondorengo kontuan egin behar da:

Kontu-zenbakia: ES46 2100 8988 8102 0000 9975

Aurreinskripzioari dagokion kuota eskaera onartzen ez bada bakarrik berreskura daiteke.

  • Ordainketak batera egingo dira, alegia, ikastetxe bakoitzak ordainketa bakarra egingo du, partehartzaile guztien kuotak hor sartuz. Ordainketaren titularra ikastetxea izango da, ez da behin ere pertsona soila izango.

Izen-ematea

LEKUA          DATAK                            ORDUTEGIA    TELEFONOA    E-MAIL-A_____

IZABA

 

Onartuak izan diren egunetik 2018/12/14ra

9:00 – 13:00

697596253

info@esquiescolar.com

 

OTSAGABIA

Onartuak izan diren egunetik 2018/12/14ra

9:00 – 13:00

660302701

cesquiochagavia@ochagavia.com

BETEBEHARRAK:

  • Parte-hartzaile guztien izen-abizenen zerrenda-orria, irakasleak barne. Zerrenda-orrian ondorengo datuak agertu beharko dira: izena eta abizenak, adina, sexua, ikas-maila, hizkuntza (gaztelania edo euskara, eta familia ugari orokor edo berezi baten kide den.
  • Kostu osoaren %100 ordaintzea. Kopuru horri izena eman duten partehartzaileek aurreinskripzio gisa aldez aurretik ordaindutako tasa kenduko zaio.
  • Izen-emate kuotak Navarra de Infraestructuras de Cultura, Deporte y Ocio, S.L. (B-31931959) titularra den ondorengo bi kontu hauetako batean ordaindu behar dira:

 

LEKUA                    KONTU-ZENBAKIA_______________

IZABA

ES46 2100 8988 8102 0000 9975

OTSAGABIA

ES63 2100 8988 8402 0001 3790

  • Ordainketak batera egingo dira, alegia, ikastetxe bakoitzak ordainketa bakarra egingo du, partehartzaile guztien kuotak hor sartuz. Ordainketaren titularra ikastetxea izango da, ez da behin ere pertsona soila izango.

Esleipen modua

Antolakuntza beti saiatuko da eskainitako plaza gehiengoa betetzen. Txanda guztiak bete behar dira derrigorrez, eta txanda batzuetan parte hartu ezina azaldu.
Plazen esleipenerako kontuan hartuko da:

  1. Ahal den guztietan lehentasuna emanen zaio ikastetxe bakoitzak hautatutako herriari eta hautatutako hiru lehen txandei. Posible ez den kasuetan asteak egokituko dira hautatutako aukerak amaitu arte.
  2. Aurreinskripzioen kopuruak eskeinitako  6.000 plazen kopurua gaindituko balu edo aurrekontu nahikorik ez balego, antolakuntzak zenbait ikastetxeri ezezkoa emateko eskubidea izango du. Kanpoan gelditzen diren ikastetxeak itxaron zerrendan geldituko dira  eta aurreinskripzio-kuota itzuliko zaie. Aurreinskripzio-kuota berreskuragarria izanen da eskaera onartua izan ez den kasuetan soilik.
  3. Kanpoan gelditzen diren ikastetxeek hurrengo urtetan lehentasuna izango dute.

Zozketa eta plazen esleipena Eski Kanpainako Batzordeak egingo du eta aurreinskripzioa aurkeztutako ikastetxe guztiei zozketa lekua, data eta ordua jakinaraziko zaie mail bidez. Zozketa egin ondoren, antolatzaileek emaitza mail bidez jakinaraziko die ikastetxeei.
Plazak esleitu ondoren, zilegi izanen da antolatzaileek, behin-betiko inskripzioak aztertu ondoren, beharrezkoak diren aldaketak egitea. Aldaketa horien berri, halakorik suertatuz gero, dagokien ikastetxeei emango zaie.

Parte-hartzaileren batek, arrazoi justifikatu batengatik, parte hartu ezingo balu, ikastetxeak arrazoi hauen berri eman beharko dio kanpainako zuzendaritzari, izen-emate kuota berreskuratzeko eskubidea izateko. Ez da aurreinskripzio-kuota itzuliko.

Bai aurreinskripzio, bai behin-betiko ordainketak batera egingo dira, alegia, ikastetxe bakoitzak ordainketa bakarra egingo du, partehartzaile guztien kuotak hor sartuz. Ordainketaren titularra ikastetxea izango da, inoiz ez da izango pertsona soila.

Antolatzaileak

Laguntzaileak