XXXV
Eskola Kanpaina

Ikastetxe bakoitzak parte hartzen duten haur guztiak dagokien irakaslearekin edo irakasleekin egotea bermatu beharko du. Irakasleek erantzukizun zuzena izanen dute parte-hartzaile talde bakoitzaren jarduerei dagokienez.

 

Irakaslego arduraduna

Irakaslegoa parte hartzen duen ikaslegoaren arduraduna izanen da. Eski eta aisialdi begiraleekin batera lan egingo dute, eskolek eta jarduerek ongi funtziona dezaten. Talde handienarekin edo arreta berezia behar duenarekin ostatu hartuko dute, otorduetan lagunduko dituzte eta ostatuetako ordutegi eta arauak betetzeaz eta ordenaz arduratuko dira. Arratsaldeko jarduerak hasi baino lehen dagoen aisialdian ikasleak lagunduko dituzte, baita jarduera horietan ere. Azkenik, programaz kanpo parte-hartzaileren batek lekualdaketaren bat egin behar badu, bidaia harekin egin beharko du.

Ikasle taldearen tamainaren arabera zenbat irakasle behar diren:

TALDEA GUTXIENEZ GEHIENEZ
15 bitarte 1 2
16-30 2 3
30-50 3 4
50etik gora 4 6

 

Antolatzaileak

Laguntzaileak