XXXV
Eskola Kanpaina

Ipar-Eskia, ekintza nagusia, goizez eginen dute eta arratsaldez giza-harremanak sustatzeko jarduera hezitzaile desberdinak.

Goizez: Ipar Eskia

Aste honetako helburu nagusia, bai ikaslegoa, bai irakaslego laguntzailea, ipar eskiaren ikasketan hastea eta trebatzea da.

Ipar eskia mendian eta neguan egin daitekeen kirolik osasuntsuena eta osoena da, eta Erronkari zein Zaraitzuko Ibarrek kirol hau praktikatzeko natur ingurune ikusgarria eskaintzen dute.

Malda gutxikoak edo lauak diren lurretan praktikatzen da eta ingurunea begirune handiz zaintzen duen neguko kirol-mota da.

 

 

Hona hemen eski eskolen ordutegia:

IZABA 1. TXANDA 2. TXANDA
Izabatik abiatzea 8:30 10:00
Eskolen hasiera 9:30 11:00
Eskolen bukaera 13:30 15:00
Izabara heltzea (g. g. b) 14:00 15:30
OTSAGABIA 1. TXANDA 2. TXANDA
Otsagabiatik abiatzea 9:00 10:00
Eskolen hasiera 10:00 11:00
Eskolen bukaera 14:00 15:00
Otsagabiara heltzea (g. g. b.) 14:30 15:30

Eski jarduera honen garapena Erronkari Ibaxako Eski Eskolaren esku dago. Kirol elkarte hau eski begiraleez osatua dago, gehienak Erronkari zein Zaraitzu Ibarretan bizi diren gazteak eta kirol jarduera honen irakaskuntzan ordu askotako esperientziadunak.

Arratsaldez: Giza-harremanak sustatzeko jarduera hezitzaileak

Eski jardueraren osagarri gisa, astelehen, astearte, asteazken eta ostegun arratsaldeetan jarduera desberdinak proposatzen dira. Gutxi-gora-behera arratsaldeko 18:00 eta 20:00ak bitarte burutuko dira.

IZABA – ERRONKARI IBARRA:

  • Erronkariko Natur Interpretazio Zentrora bixita
  • Erronkariko Julián Gayarre Museora bixita
  • Zinea-Antzerkia
  • Izabako Angel Gale igerileku estalietan jarduerak
  • Koreografia
  • Herri kirolak
  • Gaueko zeruaren ezagutza
  • Agurtzeko jaia, dantzaldia eta diploma banaketa
  • Astelehen, astearte eta asteazkenetan LUDOTEKA zabalik egonen da 15:30etatik 17:30etara


OTSAGABIA – ZARAITZU IBARRA:

  • Otsagabiako Natur Interpretazio Zentrora bixita
  • Herri-kirolak
  • Zinea-Antzerkia
  • Koreografia
  • Agurtzeko jaia, dantzaldia eta diploma banaketa


Ikastetxeek jarduera hauek idatziz onartuko dituzte, proposamen gisa beste programa osagarriren bat, ahal den neurrian burutuko dena, aurkeztu badezakete ere. Dena den, arratsaldeko jarduerak ongi atera daitezen, begiraleak eta irakasleak dira aldi berean jardueraren arduradunak.

Antolakuntzak aurretik zerrendatutako hezkuntza-jarduerak aldatu ahalko ditu etengabeko egokitzapen eta hobekuntza planarekin bat.

Ordezko jardueren programa

Elur gutxi egoteagatik edo eski-pistetara iritsi ezinagatik eski-ekintza burutzea posible ez balitz, eskaintzen diren ordezko jardueren programak esteka hauetan ikus ditzakezu:

IZABA-ERRONKARI IBARRA            OTSAGABIA-ZARAITZU IBARRA

Parte hartzen duten Ikastetxeek antolatzaileek diseinatutako “ordezko jardueren programa”, onartuko dute.

 

Antolatzaileak

Laguntzaileak