XXXVI
Ipar Eskiko Eskola Kanpaina

Atal honetan antolatzaileek partehartzaileen esku jartzen duten materiala, partehartzaileek egun hauetarako eraman beharrekoa eta eraman ezin dena aurkituko duzu.

Eskura dagoen materiala:

Eski ekipo osoa: makilak, eskiak, botak eta finkagailuak.

 

Partehartzaileek eraman beharreko materiala:

  • KIROLERAKO ARROPA EGOKIA (kamiseta eta elastiko termikoa beroa mantendu eta izerdia iragazteko, forru polarra eta jertsea gorputzeko tenperatura mantentzeko, kapusaia eta eski-prakak beroa eta iragazkaiztasuna gehitzeko, galtzerdi termikoak, lepokoa, txano eta elurretako bi eskularru pare hotzaren aurka babesteko.
  • Aldagarriak, kaleko arropa, esku-zapiak, berokia eta kirol eta mendiko oinetakoak
  • MOTXILA TXIKIA, 3.MAILAKO EGUZKI-BABESEKO BETAURREKOAK (BISUTS BETAURREKOAK AUKERAN), EGUZKITARAKO +50 BABES-KREMA, EZPAINETARAKO KREMA, eta KANTINPLORA edo antzekoa (Ongi markatuak: IZENA ETA IKASTETXEA)
  • Igerilekurako bainujantzi, txankletak eta txanoa (Izaban igerilekuko jarduera eginen duten partehartzaileak)
  • Partehartzaileen artean diferentziarik ez sortzeko, ikasle bakoitzak gehienez 5 € ekartzea gomendatzen da.

Kanpaina ongi aterako bada, IKASLEEK EZ DUTE SAKELEKO TELEFONORIK, MP3, MP4, ORDENAGAILU-ERAMANGARRIRIK, ARGAZKI MAKINA DIGITALIK... ERAMATERIK IZANEN.

Antolatzaileak

Laguntzaileak