XXXV
Eskola Kanpaina

Larra-ko Natur Erreserbaz gozatu edo Iratiko Oihaneko bihotzean barneratu, eski-pistak ingurune ederrean.

Izaba

Ipar Eskiko Eskola Kanpainako eski eskolak LARRA-BELAGUA Ipar Eski Zentroan burutzen dira. Guztira eski iharduerara zuzendutako 16 pista ditu, 32 Kilometro orotara. Eguraldi baldintzak aproposak direnean eta nahikoa elur dagoenean, eski eskolak El Ferial Gunean ematen dira. El Ferial Gunean nahiko elur ez dagoenean La Contienda Gunera hurbiltzen gara eta errepideko baldintzek gune horietara igo ahal izatea oztopatzen dutenean, eski eskola Mata de Haya Gunean burutzen dira.

El Ferial Gunea

El Ferial Zentroa Izabako herritik 22 km-tara kokatzen da, 1.600 m altuerara. Paisaia ederraz inguratua, 10,1 km luzerako pistak ditu. Zirkuitu honetatik altuera handiagoan kokatzen den eta Zanpori (1.720 m) mendigaina inguratzen duen beste zirkuitu batera irits daiteke. El Ferial-eko zonalde hau ere “Eskilzarra” pistekin lotua dago, “Bortuzko” zonaldearen bitartez, guztira, 20,7 km-tako eski-eremua osatuz, 1.350 m kotatik 1.720 m-tara.

La Contienda Gunea

El Ferial Zentrotik hiru kilometrotara, La Contienda-k 4,9 km luzerako pistak ditu, oso gomendagarriak maila ertaina, eta batez ere, maila altua duten eskiatzaileentzat.
La Contienda, 1.700 m altuerara kokatua dagoen ibar txiki bat da, Arlas mendiaren (2.000 m)oinean eta negu osoan elur ugari mantentzea baimentzen duen mikroklima du. La Contienda ez dago El Ferial Gunearekin pisten bidez lotua, beraz, aparteko leku bezala geratzen da. Arlás mendiaren iparraldean, Arete – La Pierre St. Martin alpetar eski zentroa kokatzen da.

Mata de Haya Gunea

Izabatik hurbilen dauden pistak dira, 12 km-tara hain zuzen ere, eta “Mata de Haya” edo “Belaguako Txokoa” izenez ezagutzen dira, pista gehienak Belaguako pagadi eder batean murgilduta daudelako. 1.000 m-ko altuerara daude eta nahiko lauak dira, zelai eta basoak zeharkatzen dituzte, beraz, zailtasun gutxikoak dira.

 

Bai El Ferial-Zanpori Gunea, bai La Contienda Gunea, Larrako Natura Erreserbako babes mugaren barnean kokatzen dira. Erreserba hau Kretazeo garaiko kareharri multzo batez eratua dago eta bertan mendigaina garrantzitsuak eta sima sakonak aurki ditzakegu. 1.500 m-tik behera pagadiak eta izeiak, haginak eta otsalizarrak, eta altuera horretatik gora pinu beltza. Habitat honetan aurki ditzakegun espezieak sarrioa, marmota, erbinude zuria, eper zuria eta basoilarra dira.

 

LARRA-BELAGUA-ko pisten planoa

www.esquilarrabelagua.com

www.infonieve.es

Otsagabia

Negu garaian, Abodi-ko ipar eskiko pistek Irati Oihaneko bihotzean barneratzeko aukera ematen digute. Pistak antzinako Pikatua mugan haten dira, Larrainetik Frantziarako errepidean, Otsagitik 13,5 km-tara, eta bertan Abodi-Irati-ko Ipar Eski Zentroa aurki dezakegu. Balizatuak dituen 25 kilometroetan hainbat zirkuitu aurki daitezke. Betiko pistez gain, elur ona dagoenean bide interesgarriak topa daitezke, Abodiko mendizerra jarraituz edo Koixta-ko bidetik Elurretako Amabirginaren baselizara iritsiz. Ondoko pistetan eskia daiteke:

  • Zamukadoia: 5,5 km eskiagarri
  • Osabako Gurutzea: 8 km eskiagarri
  • Zerrillar: 5 km eskiagarri
  • Koixta-ko bidea: 3,5 km eskiagarri

www.valledesalazar.com

Antolatzaileak

Laguntzaileak