XL Ipar Eskiko Eskola Kanpaina 2024

2021 URTEKO ESKI KANPAINAKO BALANTZEA


Ez da erraza XXXVII. Ipar Eskiko Eskola Kanpaina laburbiltzea, ezta kirol-hezkuntza proiektu honek bere baitan duen guztia (lau gau etxetik kanpo, jarduerak goizez zein arratsaldez, pistetara garraioa, aisialdia eta herriko dendetan erosketak egitea,...) aurrera ateratzeak suposatu duen erronka handia deskribatzea, eta, oso Eski Kanpaina desberdina izan den arren, pozik gaude, proiektua gurekin elkarbanatu duen ikaslegoak, haiek laguntzen egon den irakaslegoari esker, kirol, elkarbizitza, jarduera hezigarri, Izaba eta Otsagabiako aisialdi-denborak, ikaskideekin ostatu hartzea eta hainbeste mugatzen gaituen "normaltasun berri" honetan parentesi txiki bat zabaltzen laguntzen duen esperientzia aberasgarri ugari gozatzeko aukera izan duelako.

Guztira 39 ikastetxek hartu dute parte, 25 Izaban garatu diren bederatzi txandetan eta 14 Otsagabian garatu diren zortzi txandetan. Apirilaren 30ean 1.280 ikasle eta 122 irakasle partehartzaile izan duen XXXVII. edizioa agurtu genuen. Bihotzez eskertu nahi dugu zuzendaritza-taldeeak, irakasleek eta, nola ez, familiek gure proektuan jarritako konfidantza. Eta ez dugu soilik parte hartu ahal izan duten ikastetxeekin geratu nahi, aurten, hogeita hamazazpi ediziotan lehen aldiz, haserako zozketan hamar ikastetxe parte hartu ahal izan gabe geratu ziren, eta haserako txandak bertan behera geratu ondoren, beste hamabost ikastetxek parte hartzeko aukera galdu zuten. Datorren urteko Eski Kanpainan lekua gordeta izanen dute, parte hartu nahi izatea espero dugu.

Ikaslegoaren artean ez dugu COVID kasu positiborik izan, ez txandak garatu bitartean, ez etxera itzuli ondoren. Protokolo ugari izan dugu aurtengo kanpainan, baina, proiektua arduraz eta segurtasunez garatu ahal izateko hala izan behar zuen. Garrantzitsua iruditzen zaigu aurten, baldintza giza-ekonomiko ahulduan zeuden 114 ikaslek (ia ehuneko bederatzia) %80-ko dirulaguntzarekin parte hartu ahal izan dutela azpimarratzea. Helburu hau azken urteetan Eski Kanpaina diruz lagundu duten Nafarroako Kutxa Fundazioak eta "la Caixa" Gizarte Lagunta Fundazioak oinarrizkotzat iritzi dute.

Urtero bezala, hainbeste pertsonen lanaren pean dagoen proektu batean, Izaba eta Otsagabiako Udalek eta antolatzaile funtzioa dugun NICDO-k Nafarroako Kirol Institututik eta Nafar Gobernuko Hezkuntza Sailetik jasotako laguntza eta indarra eskertu nahi dugu, baita Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak, erabaki zail baten aurrean, Kanpainarekin aurrera esateagatik. Bi ibarretan koordinatzaile lanak burutu dituzten Iker Garde eta Mauri Sancet-en lana azpimarratu ahi dugu eta eskerrak eman ikaslegoaren arduradun izan diren pertsona guztiei, bai goizetako eski jardueran zein arratsaldetako jardueretan, Larra-Belagua eta Irati-Abodi-ko ipar eskiko zentroetako arduradun eta langileei, anbulantzien ardura izan duten DYA eta Larra-Belaguako pertsonei, Fonseca, Sánchez eta Edsa-ko gidariei, Izaba zein Otsagabiako eski biltegietako arduradunei, aurtengo Kanpainan parte hartu duten hamahiru ostatuetako arduradun eta langileei, bi ibarretako Lehen Arretako Taldeei, eguneroko martxan eta protokoloen idazketan laguntzeagatik, udal langileei eta 2021 Kanpaina posible egin duen pertsona orori.

ESKERRIK ANITX,

Amaia Mozo Munduate, Ipar Eskiko Eskola Kanpainako zuzendaria.



Antolatzaileak

Laguntzaileak

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.