Guztira 92 ikastetxek hartu dute parte, 60 Izaban garatu diren hamabi txandetan eta 32 Otsagabian garatu diren hamar txandetan. Apirilaren 21ean 3.548 ikasle eta 311 irakasle partehartzaile izan duen XXXIX. edizioa agurtu genuen. Bihotzez eskertu nahi dugu zuzendaritza-taldeeak, irakasleek eta, nola ez, familiek gure proektuan jarritako konfidantza.
Urtero bezala, hainbeste pertsonen lanaren pean dagoen proektu batean, Izaba eta Otsagabiako Udalek eta antolatzaile funtzioa dugun NICDO-k Nafarroako Kirol Institututik eta Nafar Gobernuko Hezkuntza Sailetik jasotako laguntza eta indarra eskertu nahi dugu. Bi ibarretan koordinatzaile lanak burutu dituzten Iker Garde eta Mauri Sancet-en lana azpimarratu nahi dugu eta Mendikate enpresak bi Ibarretako eski-eskoletako, arratsaldeko jardueretako eta eski-biltegiko langileen kontratazioa eta kudeaketa bere gain hartzeko aurten egindako apostua. Nola ez, eskerrak eman nahi dizkiegu ikaslegoaren arduradun izan diren pertsona guztiei, bai goizetako eski jardueran zein arratsaldetako jardueretan, Larra-Belagua eta Irati-Abodi-ko ipar eskiko zentroetako arduradun eta langileei, anbulantzien ardura izan duten DYA eta Larra-Belaguako pertsonei, Fonseca, Sánchez eta Edsa-ko gidariei, Izaba zein Otsagabiako eski biltegietako arduradunei, aurtengo Kanpainan parte hartu duten hamabi ostatuetako arduradun eta langileei, bi ibarretako Lehen Arretako Taldeei, udal langileei eta 2023 Kanpaina posible egin duen pertsona orori.
ESKERRIK ANITX,
Amaia Mozo Munduate, Ipar Eskiko Eskola Kanpainako zuzendaria.