XLI Ipar Eskiko Eskola Kanpaina 2025

2025 URTEKO XLI IPAR ESKIKO ESKOLA KANPAINAKO BALANTZEA


Guztira 103 ikastetxek hartu dute parte, 66 Izaban garatu diren hamabi txandetan eta 37 Otsagabian garatu diren hamar txandetan. Apirilaren 11n 3.567 ikasle eta 313 irakasle partehartzaile izan duen XLI. edizioa agurtu genuen. Bihotzez eskertu nahi dugu zuzendaritza-taldeeak, irakasleek eta, nola ez, familiek gure proektuan jarritako konfidantza. 

Urtero bezala, hainbeste pertsonen lanaren pean dagoen proektu batean, Izaba eta Otsagabiako Udalek eta antolatzaile funtzioa dugun NICDO-k Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institututik, Nafar Gobernuko Hezkuntza Sailetik eta Nafar Gobernuko Lurralde Kohesiorao Sailetik jasotako laguntza eta indarra eskertu nahi dugu. Bi ibarretan koordinatzaile lanak burutu dituzten Iker Garde eta Mauri Sancet-en lana azpimarratu nahi dugu eta Mendikate enpresak bi Ibarretako eski-eskoletako, arratsaldeko jardueretako eta eski-biltegiko langileen kontratazioa eta kudeaketa bere gain hartu izanaren ardura eta lana. Nola ez, eskerrak eman nahi dizkiegu ikaslegoaren arduradun izan diren pertsona guztiei, bai goizetako eski jardueran zein arratsaldetako jardueretan, Larra-Belagua eta Irati-Abodi-ko ipar eskiko zentroetako arduradun eta langileei, anbulantzien ardura izan duten DYA-ko pertsonei, Fonseca, Edsa, Latasa, Gastón eta Alsa-ko gidariei, Izaba zein Otsagabiako eski biltegietako arduradunei, aurtengo Kanpainan parte hartu duten hamahiru ostatuetako arduradun eta langileei, eguneroko martxan lagundu gaituzten eta lagundu diguten bi ibarretako Lehen Arretako Taldeei, udal langileei eta 2025 Kanpaina posible egin duen pertsona orori.

Ikaslegoarekin Izabara eta Otsagabiara etortzen den irakasle ororen lana eta parte-hartzea eskertzeko probestu nahi dugu. Haiek gabe jarduera hau ez litzateke posible izanen eta, haien denbora eta arduraldia balorean jartzen ditugu. 

ESKERRIK ANITX,

Amaia Mozo Munduate, Ipar Eskiko Eskola Kanpainako zuzendaria.



Antolatzaileak

Laguntzaileak

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.