Izaban ostatu hartzen duten Iruñeako Amaiur Ikastola, Navarro Villoslada eta Eunate, Lekunberriko Ibarberri eta Artaxoako Urraca Reina ikastetxeetako partehartzaileak batetik, eta Espartzan, Orontzen eta Otsagabian ostatu hartzen duten Murchanteko Mardones y Magaña eta Cintruénigoko La Paz ikastetxeetako partehartzaileak bestetik, harriturik, Erronkaribar zein Zaraitzuibarreko herriak txuriz koloreztatu dituen elurte handi honetaz gozatzen ari dira.
Egun batzuetan herri inguruetatik hurbil eskiatzeko aukera izan dute, hainbestekoa izan bait da eroritako elurra, ezen, une batzuetan, zaila suertatu bait da eski pistetara mugitzea. Antolakuntza mailan aste konplexua izaten ari den arren, elurte hau ikusi eta gozatzea esperientzia ahaztezina izanen delakoan gaude.