XL Ipar Eskiko Eskola Kanpaina 2024

Elurrik gabeko Eski Kanpainako azken txanda


Kanpainako azken txanda honetan astea ondoko ikastetxeekin elkarbanatu dugu: Otsagabian Amaiur Ikastola eta Izaban Oliteko Príncipe de Viana, Iruñeako Mendigoiti eta Iturrama eta Orkoiengo Auzalar. 

Astelehenean, La Contienda-n geratzen zen elur eskasa kontuan hartuta, eski-materiala ez banatzea erabaki genuen, eta eguraldi aurreikuspneak oso baikorrak izan ez arren, irakaslegoari kanpoko ekintzez betetako proposamenak luzatu genizkien, erreserban utziz, euria egiten duen egunetarako antolatuta ditugun jarduerak. 

Gaur Ipar Eskiko Eskola Kanpainako XXXVII. edizioko partehartzaileak etxera itzuliko dira, eta, elurrik ez egon arren, piriniar ibar hauetako paraje eta ibilbide desberdinak ezagutu dituzte. Izabako hamaika taldeek, Burgiko Ogibideen Ibilbidea ezagutu dute, Erronkariko inguruak ikusi dituzte, La Contienda-ra igo eta geratzen den elur apurrarekin jolasteko aukera izan dute, Bagomaltan orientazio eta pista jolas bat egin dute, eta gaur astea agurtzeko, Belabarzeko ibilbidea eginen dute. Otsagabiako taldeek, frontoian irristaketa egin dute eta ipar martxako makilekin Ezkarozeko kaleetan zehar ibili, Iratiko Basora hurbildu dira Errekaidorrako ibilbidearen zati bat egiteko eta Irati-Abodin orientazio jolasa egin dute. Espero dugu, elur falta jarduera interesgarri eta hezigarriegin ordezkatu izana, eta naturan egindako jarduera hauek guztiak aberasgarri suertatu izana.  

  

  



Antolatzaileak

Laguntzaileak

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.