Atzo, astelehena, Izabara iritsi ziren Orkoiengo San Miguel ikastetxeko eta Sarriguren BHI institutuko ikasleak, noski, haien irakasleek lagunduta. Talde bakoitzak bere eski-begiralea ezagutzeko aukera izan zuen eta hauen gainbegirapean, Izaba herria ezagutu zuten eta eski-materiala jasotzera joan ziren.
Gaur eski-eskolak hasi dituzte La Contienda-ko eski pistetan, egun zoragarri, eguzkitsu eta epelean. Bazkalostean aisialdi denbora izan dute eta arratsaldeko seiak aldera, talde bakoitzak gaurko adostutako jardueretan parte hartu du. Batzuk dantza egin dute, beste batzuk lepoko edo giltzariak egin dituzte, batzuk ikasketa txikiak jaso dituzte eta Erronkaribarraren, Julian Gayarre eta haren mausoleoaren, gaueko zeruaren, 2000 Natura Sarea inguruko informazioa entzun dute, baita inguru hauetako animaliak ezagutzeko aukera izan ere.Beste batzuk herri kiroletako frogetan parte hartu dute eta ondoren Izabako zinemara hurbildu dira Mariano ezagutzera,... Ez dago aspertzeko astirik. Ziur gaur primeran lo eginen dutela egun sakon honen ondoren. Eta bihar, gehiago ... eta hobeto.