2023 urteko azken txanda honetan gure artean ondoko ikastetxeak izan ditugu: Altsasuko IÑIGO ARITZA, Orkoiengo SAN MIGUEL, Iruñeako ESCLAVAS DEL SAGRADO CORAZÓN, Mendaviako JOAQUÍN ROMERA eta Fontellas-eko ARGIA IKASTOLA.
Astelehen, astearte eta asteazkenean La Contienda-n eskiatu izan genuen, bi txandek La Contienda-ko lautadan elkarrekin ez egoteko plan konbinatuak eginez. Ostegunean Belabarzeko urjauziko ibilbidea eta euskal mitologiako pertsonaiekin lotutako jolas bat egin genuen eta ostiralean, Bagomaltako orientazio-jinkana jolasarekin, astea amaitu genuen.