Aste honetan partehartzaileak soilik Erronkaribarrean izan ditugu, eta apurka-apurka La Contienda-ko eski pistetan desagertzen doan elurrari etekin handiena ateratzen saiatu gara. Goizetako plana ohikoa baino desberdinagoa izan da eta, eskiaz gain, mendian beste hainbat jarduera egin dugu. Antsoaingo Ezkaba, Doneztebeko Mendaur, Tuterako Anunciata eta Puente la Reina-Gares gure artean primeran egon izana espero dugu. Gaur astea amaitzeko, Bagomaltan orientazio jolas bat eginen dugu.