Laugarren txanda honetan, hiru lehen txandak bertan behera geratu ondoren aurrera eramaten dugun lehena, Izaban ondoko ikastetxeek parte hartu dute: Iruñeako Rochapea, Villafranca-ko El Castellar, Marcilla-ko San Bartolome, Cadreita-ko Teresa Bertran de Lis, Cintruenigo-ko Otero de Navascués, Añorbe eta Beriain.
Otsagabian, aldiz, astea ikastetxe desberdin hauekin elkarbanatu dugu: Iruñeako Ermitagaña eta gure ondoko ibarretako hainbat herrietako ikastetxe hauek: Otsagabia, Garralda, Erro, Zubiri, Auritz eta Auzperri.
Astelehenean ezin izan genien eguraldi ona gorde, baina, gainerantzeko egunetan eguraldi ona izan dute El Ferial-en eskiatu ahal izateko eta, arratsaldeko jarduerak primeran atera dira.