Elur gutxi eta ziurgabetasuna XXXIX Ipar Eskiko Eskola Kanpainako hasieran.
Erronkaribarrean, astearte eta ostegunean La Contienda-n eskiatzeko aukera izan dute eta, gainerantzeko egunetan ordezko jarduerak burutu dira. Astelehen eta asteazkenean teilatupeko jarduerak eta, ostiralean, Izabatik ibilaldia Belabarzeko urjauziraino.
Zaraitzuibarrean astea ordezko jarduera desberdineki bete dute: astelehenean eski material banaketa eta Orhipean jarduera, asteartean oinatzen ezaguera, elurretan jolasak eta ibilaldia Irati-Aboditik Itzaltzura, asteazkenean irristaketa eta eski-jarduera, ostegunean orientazio froga eta jinkana Irati-Abodin eta, ostiralean, astea amaitzeko, ipar martxa, Muskildara bixita eta ibilaldia Muskildatik Otsagabiara.