XL Ipar Eskiko Eskola Kanpaina 2024

ESKI KANPAINARI HASIERA EMAN DIOGU IHAUTERI TXANDAN


Azkenean lortu dugu 2021 urteko Eski Kanpainari hasiera ematea. Izugarri hunkigarria izan da ihauteri txanda honetan partehartzaile izango ditugun hiru ikastetxeetako partehartzaileak iristen ikustea. Ongi etorria eman diegu Cabanillas-eko San Juan de Jerusalen, Larragako San Miguel eta Iruñeako Esclavas del Sagrado Corazón ikastetxeetako ikasle eta irakasleei.

Bidaia primeran egin dute eta Izabara adostutako orduan iritsi dira. Ostatuetako arduradunak haien bila hurbildu dira ostatuetara laguntzeko. Talde bakoitzeko eski begiraleak ere bertan zeuden, eta haiekin batera eski biltegira hurbildu dira egun hauetan beharko duten eski materiala hartzeko.

Jarraian, talde bakoitzak gaurko antolatutako arratsaldeko jardueretan parte hartu dute. Cabanillas-eko taldeak eta Esclavas del Sagrado Corazon-eko talde batek herri kirolak eta zinema jarduera egin dituzte. Esclavas del Sagrado Corazon-eko beste bi taldeek koreografia eta ezpel tailerra egin dute, eta azkenik, Larragako bi taldeek Oroipenaren Etxeko jarduera eta Gaueko Zeruko jarduera egin dituzte. 

Bihar, El Ferial-eko eski pistetan eski-eskolak jasotzen hasiko dira. Kanpainako primerako egunak opa dizkiegu. 



Antolatzaileak

Laguntzaileak

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.