Kultura eta Kirol kontseilaria den Rebeca Esnaola, Nafarroako Kirol Institutuko kirol zuzendariorde den Primitivo Sánchez, NICDO-ko zuzendaria den Ramón Urdiain eta Izabako alkate den Carlos Anaut, atzo La Contienda-ko eski pistetara hurbildu ziren XXXIX Ipar Eskiko Eskola Kanpainako partehartzaileak ikustera. Bertan aste honetako txandan parte hartzen duten ikasle zein irakasleekin denbora elkarbanatu zuten.
Bederatzigarren txanda honetako Izabako partehartzaile diren Iruñeako PLAZA DE LA CRUZ eta ITURRAMA, Zizur Nagusiko CAMINO DE SANTIAGO, Berako TOKI ONA, Barañain-go LOS SAUCES-SAHATS eta, Otsagabiako partehartzaile diren, Uharte Arakil-go SAN MIGUEL, ARBIZU-ko herri eskola, Etxarri Aranatz-eko SAN DONATO, LAKUNTZA-ko herri eskola eta Lizarrako ONCINEDA, Larra-Belaguako La Contienda-ko eski pistetan eskiatzen ari dira.