Ekainaren 8an Tuterako Compañía de María, Berako Jesusen Bihotza, Valtierrako Félix Zapatero, Iruñeako Jaso Ikastola, Orkoiengo Auzalar, Zangozako Luis Gil, Castejón-eko Dos de Mayo, Andosillako Vírgen de la Cerca eta Azagrako Francisco Arbeloa-ko ikasle zein irakasleek Sendaviva-ko saria gozatu ahal izan zuten oinatz ekologiko txikiena izan zuten Otsagabiako (lehen txanda) eta Izabako (zortzigarren txanda) txandatan parte hartu izanagatik.
Sendavivan, parkeak eskaintzen dituen jardueraz gain, ingurunearen jasangarritasunarekin lotutako frogak zituen jinkana batean parte hartu zuten, baita birziklapen jolas batean ere. Zorionak irabazle guztiei!