Gaur goizean Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren prentsa aretoan ospatu den prentsaurrekoan lagundu digutenak ondokoak izan dira: Rebeca Esnaola, kultura, kirol eta turismoko kontseilaria, Jorgue Aguirre, Nafarroako kirolaren eta jarduera fisikoaren zuzendari kudeatzailea, Gil Sevillano, hezkuntzako zuzendari nagusia, Jesús María Rodriguez, toki administrazioaren eta despopulazioaren zuzendari nagusia, Ramón Urdiain, NICDO-ko zuzendari kudeatzailea, Carlos Anaut, Izabako alkatea, Irene Lacasia, Otsagabiako zinegotzia eta Ruben Pascual, egokitutako atletismoko Europako txapelketako urrezko domina. Eskerrik anitx guztioi!
Rebeca Esnaolak proiektu honen garrantzia eta Pirinioan duen oihartzuna azpimarratu du, urte hauetan proiektu honetan bere konfidantza jarri duten ikastetxe eta familiak eskertu ditu eta NICDOtik berrogeigarren urteurrena ospatzeko egindako bideoa aurkeztu du. Bertan Rubén Pascual -egokitutako atletismoan Europako txapelketako urrezko domina-, Iker Vicente -une honetako Euskal Herriko aizkolari txapelduna-; Estíbaliz Sagardoy -MTB mundu txapelketan pasa den abuztuan parte hartu zuena-; Antonio Bazán -Helvetia Anaitasunako kapitaina-; Javier Flaño -Osasuna futbol taldeko futbolari ohia-; Benito Ros -trial mundu txapelduna hamar alditan-; Irati Cuadrado -2023 urteko Espainiako biatlon txapelketan brontzea- kirolariak, Gorka Aguinaga -Iruñazarra- sukaldaria; el periodista, cantante y compositor Javier Erro kazetari, abeslari eta konpositorea eta María Chivite Nafar Gobernuko lehendakaria. Mila esker bideo hau egin ahal izateko zuen denbora gurekin elkarbanatzeagatik .
BIDEOA IKUSTEKO ESTEKA: https://youtu.be/03sZVrjJI8A
Duela berrogei urte Izabako alkate ere zen Carlos Anaut-ek Eski Kanpaina nola sortu zen aipatu digu, baita urte hauetan nola hazi den eta nola eboluzionatu duen. Azkenik, Ramon Urdiain-ek 2024 Eski Kanpainako datuak eman ditu eta Erronkari eta Zaraitzu Ibarretan proiektu honen garrantzi ekonomikoa azpimarratu du.