Iharduera fisiko biziko aste honetan, haur eta gazteek ohikoa baino elikadura behar handiagoak dituzte, bai energía aldetik, bai mikroelikagai aldetik.
Elikadura eskaintzan hainbat aldaketa sartu da; landare jatorriko proteinak handitu dira eta, haragi gorri zein prozesatuen kontsumoa murriztu.
Bost egun hauek eskaera fisiko handikoak dira eta proposatzen dugun menuak elikadura eta energía behar hauek bete nahi ditu.
Elikadura behar bereziak dituzten haur eta gazteei (diabetea, zeliakia, intolerantziak, …) menua moldatuko zaie haien beharrak kontuan hartuz.
Gosariak elikagaiez eta energiaz beteta egon behar du.
Goiz erdian berriz ere hidratatu eta energía kargatu behar dute. Oso garrantzitsua da hamaiketakoan zerbait hartzea.
ASTEARTEA | ASTEAZKENA | OSTEGUNA | OSTIRALA |
Patata arrautzopila | Gantz gutxiko gazta | Urdaiazpiko egosia, york, ondua edo indioilarra | Nutella |
Fruta | Fruta edo irabiaki brick-a | Fruta edo irabiaki brick-a | Fruta |
Energiak indarberritu behar dira, horregatik, eguerdiko bazkaria elikagarria eta goizeko esfortzu fisikoaren berreskuragailu izanen da. Almidoi eta landare proteinatan aberatsak diren lekaleak eskeiniko ditugu eta animalia proteína apur bat.
ASTELEHENA | ASTEARTEA | ASTEAZKENA | OSTEGUNA | OSTIRALA | |
Lehen platera | Entsalada mistoa | Lekak patatekin | Errusiar entsaladilla arrautz egosi eta atunarekin | Entsalada mistoa | |
Bigarren platera | Dilistak arrozarekin | Hanburgesa patata purearekin | Garbantzuak barazkiekin | Pasta bolognesa | |
Postrea | Esnekia | Fruta | Esnekia | Fruta |
Suspergarria eta energetikoa izango da, esfortzu fisikoz eta emozioz betetako egunaren ondoren. Hutsik geratu diren glukogeno biltegiak berritu behar ditugu hurrengo egunari etekina ateratzeko. Afariak atseden ona eskaini behar du eta hazkuntza une hauetan organismoaren konpontzea.
ASTELEHENA | ASTEARTEA | ASTEAZKENA | OSTEGUNA | OSTIRALA | |
Lehen platera | Hiru gutiziako arroza | Eltzeko zopa | Pasta entsalada | Barazki purea | |
Bigarren platera | Arrain txuria arrautza-irinetan | Oilasko gisatua edo oilasko izter erreak | Indioilarra patatekin | Patata arrautzopila | |
Postrea | Esnekia | Fruta | Esnekia | Fruta |