Ipar Eskiko Eskola Kanpaina hezkuntza eta kirol proiektuak, XXXIX.garrren edizioa du aurtengoa. 1985etik etenik gabe garatu den eta gure piriniar ibarretan enplegua sortu eta garapen giza-ekonomikoa mantentzen laguntzen duen ekimen hau, NICDO, S.L.-k antolatzen du. Era berean, Izabako Udalaren zein Otsagabiako Udalaren babesa eta, Nafar Gobernuko Kirol Institutu, Hezkuntza Departamentu eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren laguntza du.
Proiektu honek, besteak beste, honako helburu hauek bete nahi ditu: kirolaren eta jarduera fisikoa burutzearen areagotzea bizimodu osasungarri baten funtsezko elementu bezala, egunerokotasunetik atera eta desberdina den natur inguru batean hezkuntzarako gune bat aurkitu, erantzukizuna sustatu eta autonomia garatu, norbanakoaren ekimena garatu eta partehartzaileen autoestimua indartu eta pertsonen bizitzan aisialdiak duen garrantzia aurkitu.
2023 urteko Ipar Eskiko Eskola kanpainan naturan burutzen den kirola, populazio dentsitate txikiko eremuetan jatorri desberdinetako ikastetxeen arteko elkarbizitza, ingurumenaren zaintza eta Irati-Abodi edo Larra-Belagua bezalako natur-eremu pribilegiatuetan naturarekin bat egitea balioan jartzen jarraituko dugu.
Kultura eta Kirol kontseilaria, Kirol zuzendariordea, NICDO-ko zuzendaria eta Izabako alkatea La Contienda-ra hurbildu dira Eski Kanpainako balorazioa egitera
Irakurri gehiagoM8, Nazioarteko Emakumeen Egunari garrantzia emateko, eski talde desberdinekin argazkiak atera ditugu BERDINTASUNA-ren alde.
Irakurri gehiago