Ipar Eskiko Eskola Kanpaina hezkuntza eta kirol proiektuak, XLI.garrren edizioa du aurtengoa. 1985etik etenik gabe garatu den eta gure piriniar ibarretan enplegua sortu eta garapen giza-ekonomikoa mantentzen laguntzen duen ekimen hau, NICDO, S.L.-k antolatzen du. Era berean, Izabako Udalaren zein Otsagabiako Udalaren babesa eta, Nafar Gobernuko Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren, Hezkuntza Departamentuaren eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren laguntza jasotzen du.
Proiektu honek, besteak beste, honako helburu hauek bete nahi ditu: kirolaren eta jarduera fisikoa burutzearen areagotzea bizimodu osasungarri baten funtsezko elementu bezala, egunerokotasunetik atera eta desberdina den natur inguru batean hezkuntzarako gune bat aurkitu, autonomia eta norbanakoaren ekimena garatu partehartzaileen autoestimua indartuz, erantzukizuna sustatu eta norbanako, taldeko eta gizarteko balore batzuk irakatsi pertsona arduratsu eta solidarioak garatzen laguntzeko.
2025 urteko Ipar Eskiko Eskola kanpainan naturan burutzen den kirola, populazio dentsitate txikiko eremuetan jatorri desberdinetako ikastetxeen arteko elkarbizitza, ingurumenaren zaintza eta Irati-Abodi edo Larra-Belagua bezalako natur-eremu pribilegiatuetan naturarekin bat egitea balioan jartzen jarraituko dugu.
Gaur kaltetutako egoera giza-ekonomikoan dagoen ikaslegoak Eski Kanpainan parte hartu ahal izateko helburua duten diruz-lagundutako 200 plaza zozkatu dira.
Irakurri gehiagoGaur, urriak 28, Erronkaribarrean eskeintzen diren hamabi txandetan eta Zaraitzuibarrean eskeintzen diren hamar txandetan parte hartzeko aurkeztu diren ikastetxeen zozketa eta plazen esleipena burutu da.
Irakurri gehiago