- Hasiera
- Aurreinskripzioa
- Informazioa
Aurreinskripzioa
Lekua |
Datak |
Ordutegia |
Telefonoa |
E-mail-a |
---|
Izaba |
Irailaren 23-tik urriaren 25-era bitarte |
9etatik 15etara |
697596253 |
info@esquiescolar.com |
BETEBEHARRAK:
- Eskaera e-mailez bidaltzea: info@esquiescolar.com edo internet bidez www.esquiescolar.com web-orrian. Derrigorrez txanda guztiak bete behar dira, eta parte hartu ezin de txandetan zergatia azaldu.
- EZ DA ORDAINKETARIK AURRERATU BEHAR AURREINSKRIPZIO KONTZEPTUAN. Hala ere, izen-emate kopurutik 20€ PLAZA ERRESERBA bezala hartuko dira. Izen-ematea zehaztean, izen-emate kopurua aurreinskripzio kopurua baino txikiagoa bada, diferentziako partehartzaile bakoitzeko 20€ ordaindu beharko da erreserba kontzeptuan.
- Funtzio dibertsitatea duen ikaslegoak parte hartuz gero, aurreinskripzio orrian jakinaraziko da antolaketa on bat aurreikusi ahal izateko (ostatua, garraioa, eski eskolak, ...).
- Ikastetxe bat baino gehiagok eskaera bera egitekotan, DOKUMENTU GEHIGARRI BAT IGORRI BEHARKO DA non ikastetxe guztien izenak agertu beharko diren, ikastetxe bakoitzari dagokion ikasle eta irakasle-kopurua, adina eta hizkuntza zehaztuz.
Izen-ematea
LEKUA ORDUTEGIA TELEFONOA E-MAIL-A_____
IZABA
|
9:00 – 15:00
|
697596253
|
info@esquiescolar.com
|
OTSAGABIA
|
9:00 – 15:00
|
650551587
|
otsagabia@esquiescolar.com
|
BETEBEHARRAK:
- Kaltetutako egoera giza-ekonomikoan dagoen ikaslegoa izanez gero, AZAROAREN 8-a baino lehen ESKERA inprimakia bidali diruz lagundutako 200 plazen zozketan parte hartu ahal izateko.
ESKAERA. pdf
- Parte-hartzaile guztien izen-abizenen zerrenda-orria. Zerrenda-orrian ondorengo datuak agertu beharko dira: izena eta abizenak, generoa, ikas-maila, hizkuntza (gaztelania edo euskara), eta ikasleren bati beherapenen bat badagokio, zein den arrazoia.
- Mail bidez ondokoak bidaltzea: parte hartuko duten IRAKASLEEN DATUAK, ESKI-TALDEAK, eta gaixotasun, tratamendu, alergia, elikadura-zaintza berezi, ... jasotzen dituen INFORMAZIO GEHIGARRIA.
- Partehartzaile bakoitzaren ARGAZKIEN BAIMENA paperean jasotzea Izaba edo Otsagabiara iristean antolakuntzari eskura emateko.
- ABENDUAREN 20-a baino lehen, antolakuntzatik ikastetxeetara bidaliko den ORDAINKETA FITXA-n agertutako kopuruaren ORDAINKETA. Aurreinskripzioa eman duen ikasleren bat, izen-ematean baja bada, PLAZA ERRESERBA bezala hartuko diren 20€ak galduko dituela gogorarazten dugu.
- Izen-emate kuotak Navarra de Infraestructuras de Cultura, Deporte y Ocio, S.L. (B-31931959) titularra den ondorengo bi kontu hauetako batean ordaindu behar dira:
LEKUA KONTU-ZENBAKIA_______________
IZABA
|
ES46 2100 8988 8102 0000 9975
|
OTSAGABIA
|
ES63 2100 8988 8402 0001 3790
|
BETEBEHARRAK:
- Ordainketak batera eginen dira, alegia, ikastetxe bakoitzak ordainketa bakarra eginen du, partehartzaile guztien kuotak hor sartuz. Ordainketaren titularra ikastetxea izango da, ez da behin ere pertsona soila izanen.
- NICDO S.L. enpresatik, jasotako ordainketa bakoitzari dagokion FAKTURA eginen da ikastetxearen izenean.