Lekua | Datak | Ordutegia | Telefonoa | E-mail-a |
---|---|---|---|---|
Izaba | Azaroaren 4-tik abenduaren 2-ra bitarte | 9etatik 13etara | 697596253 | info@esquiescolar.com |
BETEBEHARRAK:
LEKUA DATAK ORDUTEGIA TELEFONOA E-MAIL-A_____
IZABA
|
Onartuak izan diren egunetik abenduaren 18ra |
9:00 – 13:00 |
697596253 |
info@esquiescolar.com
|
OTSAGABIA |
Onartuak izan diren egunetik abenduaren 18ra |
9:00 – 13:00 |
650551587 |
ceskiochagavia@ochagavia.com |
BETEBEHARRAK:
LEKUA KONTU-ZENBAKIA_______________
IZABA |
ES46 2100 8988 8102 0000 9975 |
OTSAGABIA |
ES63 2100 8988 8402 0001 3790 |
BETEBEHARRAK:
Antolakuntza beti saiatuko da eskainitako plaza gehiengoa betetzen. Txanda guztiak bete behar dira derrigorrez, eta txanda batzuetan parte hartu ezina azaldu.
Plazen esleipenerako kontuan hartuko da:
Zozketa eta plazen esleipena Eski Kanpainako Batzordeak egingo du eta aurreinskripzioa aurkeztutako ikastetxe guztiei zozketa lekua, data eta ordua jakinaraziko zaie mail bidez. Zozketa egin ondoren, antolatzaileek emaitza mail bidez jakinaraziko die ikastetxeei.
Plazak esleitu ondoren, zilegi izanen da antolatzaileek, behin-betiko inskripzioak aztertu ondoren, beharrezkoak diren aldaketak egitea. Aldaketa horien berri, halakorik suertatuz gero, dagokien ikastetxeei emango zaie.
Parte-hartzaileren batek, arrazoi justifikatu batengatik, parte hartu ezingo balu, ikastetxeak arrazoi hauen berri eman beharko dio kanpainako zuzendaritzari, izen-emate kuota berreskuratzeko eskubidea izateko. Izen-ematearen ondoren eta parte hartu aurretik bajaldiren bat baldin badago ikastetxeak ikasleari egokitutako disziplinazko espediente batengatik, eta kanpainako zuzendaritzarekin adostu ondoren, ikasle horri izen ematearen %50a itzuliko zaio.
COVID-19 -aren ondorioz txandaren bat bertan behera geratuz gero, txanda horretako partehartzaileei izena ematean ordaindutako dirua itzuliko zaie.
Bai aurreinskripzio, bai behin-betiko ordainketak batera egingo dira, alegia, ikastetxe bakoitzak ordainketa bakarra egingo du, partehartzaile guztien kuotak hor sartuz. Ordainketaren titularra ikastetxea izango da, inoiz ez da izango pertsona soila.