Ikastetxe bakoitzak parte hartzen duten haur guztiak dagokien irakaslearekin edo irakasleekin egotea bermatu beharko du. Irakasleek erantzukizun zuzena izanen dute parte-hartzaile talde bakoitzaren jarduereri dagokienez.
Irakaslegoa parte hartzen duen ikaslegoaren arduraduna izanen da. Eski eta aisialdi begiraleekin batera lan egingo dute, eskolek eta jarduerek ongi funtziona dezaten. Parte hartzaileekin ostatu desberdinetan ostatu hartuko dute, otorduetan lagunduko dituzte eta ostatuetako ordutegi eta arauak betetzeaz eta ordenaz arduratuko dira. Arratsaldeko jarduerak hasi baino lehen dagoen aisialdian ikasleak lagunduko dituzte, baita jarduera horietan ere. Azkenik, programaz kanpo parte-hartzaileren batek lekualdaketaren bat egin behar badu, bidaia harekin egin beharko du.
Ikasle taldearen tamainaren arabera zenbat irakasle behar diren:
TALDEA | GUTXIENEZ | GEHIENEZ |
---|---|---|
15 bitarte | 1 | 2 |
16-30 | 2 | 3 |
30-50 | 3 | 4 |
50etik gora | 4 | 6 |
IPAR ESKIKO ESKOLA KANPAINAN PARTE HARTU DUTEN IRAKASLEENTZAT 35 ORDUTAKO TREBAKUNTZA BALIOZTATZEKO ZIURTAGIRIA ETA KANPAINAN PARTE HARTU IZANAREN ZIURTAGARI DOKUMENTUA IRAKASLE EZ DIREN ARDURADUNENTZAT
Hezkuntza Sailaren 35 orduko trebakuntzaren ziurtagiria (IRAKASLEENTZAT SOILIK) sail honetatik bidaliko da, urtea amaitu baino lehen, ziurtagiria eskatu duen eta kanpainan parte hartu duen unean irakasleak lan egiten duen ikastetxera.
Irakasle ez diren arduradunen kasuan (fisioterapeutak, zaintzaileak, erizainak, …), ziurtagiria Nafar Gobernuko Gazteria eta Kirol Institutotik bidaliko da, urtea amaitu baino lehen, ziurtagiria eskatu duen eta kanpainan parte hartu duen unean arduradunak lan egiten duen ikastetxera. Ziurtagiri honetan Kanpainan parte hartu duen asteko datak eta betetako funtzioa azalduko dira.