XLI Ipar Eskiko Eskola Kanpaina 2025

Atal honetan antolatzaileek partehartzaileen esku jartzen duten materiala, partehartzaileek egun hauetarako eraman beharrekoa eta eraman ezin dena aurkituko duzu.

Eskura dagoen materiala:

Eski ekipo osoa: makilak, eskiak, botak eta finkagailuak.

Partehartzaileek eraman beharreko materiala:

Gainerako ekipoa partehartzaile bakoitzak eraman beharko du eta, garrantzitsua da ongi markatua egotea (IZENA eta IKASTETXEA).

  • ASTELEHENEKO HAMAIKETAKOA, BAZKARIA eta URA
  • LO ZAKUA (ikasleek soilik)
  • KIROLERAKO ARROPA EGOKIA (kamiseta eta elastiko termikoa beroa mantendu eta izerdia iragazteko, forru polarra edo jertsea gorputzeko tenperatura mantentzeko, kapusaia eta eski-prakak beroa eta iragazkaiztasuna gehitzeko, galtzerdi termikoak, lepokoa, txano eta elurretako bi eskularru pare hotzaren aurka babesteko.
  • Aldagarriak, kaleko arropa, esku-zapiak, berokia, kirol eta mendiko oinetakoak eta ESKU-ARGIA
  • MOTXILA, EGUZKITARAKO +50 BABES-KREMA, HIRUGARREN MAILAKO EGUZKI-BABESEKO BETAURREKOAK (Bisuts betaurrekorik EZ), EZPAINETARAKO BABES-KREMA eta UR-BOTILA

Kanpaina ongi aterako bada, IKASLEEK EZ DUTE SAKELEKO TELEFONORIK, MP3, MP4, ORDENAGAILU-ERAMANGARRIRIK, ARGAZKI MAKINA DIGITALIK... ERAMATERIK IZANEN.

Partehartzaileen artean diferentziarik ez sortzeko, ikasle bakoitzak gehienez 10 € ekartzea gomendatzen da.

Antolatzaileak

Laguntzaileak

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.