Ipar Eskiko Eskola Kanpaina hezkuntza eta kirol proiektuak, XL.garrren edizioa du aurtengoa. 1985etik etenik gabe garatu den eta gure piriniar ibarretan enplegua sortu eta garapen giza-ekonomikoa mantentzen laguntzen duen ekimen hau, NICDO, S.L.-k antolatzen du. Era berean, Izabako Udalaren zein Otsagabiako Udalaren babesa eta, Nafar Gobernuko Kirol Institutu eta Hezkuntza Departamentuaren laguntza jasotzen du.
Proiektu honek, besteak beste, honako helburu hauek bete nahi ditu: kirolaren eta jarduera fisikoa burutzearen areagotzea bizimodu osasungarri baten funtsezko elementu bezala, egunerokotasunetik atera eta desberdina den natur inguru batean hezkuntzarako gune bat aurkitu, erantzukizuna sustatu eta autonomia garatu, norbanakoaren ekimena garatu eta partehartzaileen autoestimua indartu eta pertsonen bizitzan aisialdiak duen garrantzia aurkitu.
2024 urteko Ipar Eskiko Eskola kanpainan naturan burutzen den kirola, populazio dentsitate txikiko eremuetan jatorri desberdinetako ikastetxeen arteko elkarbizitza, ingurumenaren zaintza eta Irati-Abodi edo Larra-Belagua bezalako natur-eremu pribilegiatuetan naturarekin bat egitea balioan jartzen jarraituko dugu.
Gaur gurera hurbildu dira kultura, kirol eta turismoko kontseilaria den Rebeca Esnaola, Nafarroako Kirol eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea den Jorge Aguirre, Hezkuntzako zuzendari nagusia den Gil Sevillano eta Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren zerbitzuko zuzendaria den Pablo Arriazu.
Irakurri gehiagoIzaban ZAZPIGARREN TXANDAk jarraitzen du lehen postuan eta Otsagabian, badugu 2024 urteko txanda garailea soilik 3,31 punturekin: SEIGARREN TXANDAKO Doneztebeko SAN MIGUEL, Burlatako ERMITABERRI, Lesakako TANTIRUMAIRU eta Iruñeako HEGOALDE IKASTOLA. Zorionak!!!
Irakurri gehiago