Ostatuak
- Landa-etxeak, aterpeak, kanpinak, apartamentuak, hotelak eta ostatuak izan daitezke.
- Mantenu eta ostatu gastuak berberak dira eskainitako aukera guztietan.
- Antolatzaileek partehartzaileak ostatu leku horietan edo beste batzuetan banatuko dituzte eskaintzaren eta kanpainako premien arabera.
Partehartzaileak ostatuetan banatzerakoan TALDEak errespetatuko dira, talde desberdinetako partehartzaileen arteko harremana ekidinez, eta logela bakoitzeko partehartzaile-kopurua mugatuz, "kontaktu hestu" kopurua ahal den txikiena izan dadin. Gosari, bazkari eta afarietan 1,5 metrotako segurtasun-distantzia minimoa errespetatuko da partehartzaileak kokatzen diren aulkien artean eta, beti leku berean eseriko dira.
BIZIKIDETZA KONTRATUA
Astelehenean ostatuetara iristen direnean, ikasle zein irakasleekin batera, bizikidetza on bat izateko ondoko arauak irakurriko dira:
- Ikaskide, irakasle, begirale, ostatuetako arduradun, eta Kanpainako pertsonekin begirunezko tratua erakutsi
- Ostatu bakoitzeko gosari, bazkari eta afari-ordutegiak bete
- Gaueko 22:30ak baino lehen ostatuan egon
- Gaueko 23:00etatik aurrera: Ixiltasuna eta Atsedena
- Ohea egin eta gela txukun mantendu
- Ez geletan egon lotarako, dutxa hartzeko eta arropaz aldatzeko ez bada
- Ez bakoitzaren gela ez den beste gela batean sartu
- Logeletan ez janari, ez litxarkeria, ez edaririk izan
- Ostatuko altzari eta materialak zaindu
- Eguneroko bazkaria sukaldatzen ostatuetan egindako lanari balioa eman, eta denetarik apur bat jateko esfortzua egin
- Ez ostatuan egon irakasleek lagunduta ez bada
- Ez beste ostatuetan sartu, nahiz eta bertan eskola bereko ikaskideak egon
- Kontratu hau ez betetzeak ekar ditzakeen ondorioak arduraz onartu