Lehen Hezkuntzako 6. maila
Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. maila
Funtzio dibertsitatea duten pertsonak
Iraupena: 5 egun
(ASTELEHEN GOIZETIK OSTIRAL ARRATSALDE ARTE).
Oharrak: Oro har ikastetxe bakoitzak gehienez 120 plaza izanen du.
Antolatzaileek jarrera desegokia duten parte-hartzaileak kanporatu ahalko dituzte, IPAR ESKIKO ESKOLA KANPAINAKO BIZIKIDETZA ARAUDIAN jasotzen den legez.
Parte-hartzaileak Izaba eta Otsagabiara eramatearen ardura parte hartzen duen Ikastetxearena da. Beraz, Ikastetxe bakoitzak kontratatu beharko du bertara hurbiltzeko eta ostiralean etxera itzultzeko autobus zerbitzua. Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusitik autobus hauek neguko gurpilak izatea gomendatzen da.
Parte-hartzaileak Izabara edo Otsagabiara ASTELEHEN GOIZEAN, antolakuntzak zehaztutako orduan iritsi beharko dira. Hauek lirateke gutxi gora beherako ordutegiak:
IZABARA IRITSIERA:
Lehen txandan eskiatzen duten taldeak: 9:30-10:00 bitarte
Bigarren txandan eskiatzen duten taldeak: 11:00-11:30 bitarte
Ostatua beste herriren batean izanez gero (Asolaze Kanpina edo Gardeko Kanpina), kasu bakoitzean partehartzaileen ekipaiaren kudeaketa adostuko da.
ESPARTZA, ORONTZ edo OTSAGABIARA IRITSIERA:
Lehen txandan eskiatzen duten taldeak: 10:00etan Espartzara eta 10:15etan Orontzera
Bigarren txandan eskiatzen duten taldeak: 11:00etan Otsagabiara
Etxerako itzulera, OSTIRALEKO BAZKAL OSTEAN izanen da.
IZABATIK IRTEERA:
Lehen txandan eskiatzen duten taldeak: 15:00etatik aurrera
Bigarren txandan eskiatzen duten taldeak: 16:00-16:30 bitarte
ESPARTZA, ORONTZ edo OTSAGABIARA IRITSIERA:
Lehen txandan eskiatzen duten taldeak: 15:00etatik aurrera
Bigarren txandan eskiatzen duten taldeak: 16:00etatik aurrera
Egunero herritik eskiatzeko pistetara edo arratsaldeko jardueretara joatearen ardura antolatzaileena da.


Izaban edo Otsagabian jasotako osasun laguntza parte-hartzaile bakoitzaren aseguruari dagokiona izango da, beraz, bakoitzak bere osasun kartilaren kopia ekarri behar du.
Halaber, NICDO, S.L.-k istripu, mediku-arreta eta erantzukizun zibilerako asegururako poliza bat du, hala nola osasun-arreta anbulantzia serbitzua.
|
BEHERAPENIK GABEKO KUOTA |
FAMILIA UNITATE BEREKO KIDEAK |
MAILA OROKORREKO FAMILIA UGARIAK edo GURASO BAKARREKOAK | MAILA BEREZIKO FAMILIA UGARIAK edo GURASO BAKARREKOAK | KALTETUTAKO EGOERA GIZAEKONOMIKOAN DAGOEN IKASLEGOA |
| %10eko beherapena | %10eko beherapena | %20ko beherapena | %80ko beherapena | |
| 230€ | 207€ | 207€ | 184€ | 46€ |
| 184€ | 165,60€ | 165,60€ | 147,20€ | 36,80€ |
(*) Kaltetutako egoera gizaekonomikoan dagoen ikaslegoarentzat diruz lagundutako 200 plaza eskeiniko dira. Horretarako, kaltetutako egoera gizaekonomikoan dagoen ikaslegoa eskolatua duten ikastetxeek, ESKAERA-AGIRIA mail bidez bidali beharko dute info@esquiescolar.com helbidera PLAZEN ZOZKETA EGIN ONDOREN ETA URRIAREN 23a BAINO LEHEN, ondokoa kontuan hartuz: